Zubiarte, Max Center eta Urbileko zinemak, berriz itxita

Mendibilek eta Yelmo Arteak ere hala erabaki dute, neurri berriekin ez zaielakoan errentagarria zabaltzea

Urbil merkataritza gunea, maiatzean. GORKA RUBIO / FOKU.
2020ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
ZINEMA. Ostiralean sartu ziren indarrean zinema aretoei ere zuzenean eragin dien Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak: etxeratze agindua 22:00etara aurreratzea eta aretoetan jan-edateko debekua. Horiek ikusita, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zinema areto gehientsuenek ordutegiak egokitzea —19:00etara aurreratuz eguneko azken saioa— eta irekita mantentzea erabaki dute, baina ez denek. Merkataritza gune handietan dauden hainbatek itxi egin dituzte. Bizkaian, atzodanik ez da pelikularik izango Bilboko Zubiarten, Barakaldoko Max Center eta Megaparken eta Leioako Yelmo Artean.

Gipuzkoaren kasuan, Irungo Mendibileko zinema eta Urbil merkataritza gunekoa ere itxita daude ostiralaz geroztik. Horietako asko enpresa berberen parte dira: Cinesaren parte dira, esaterako, Urbil eta Max Center. Arduradunek adierazi dutenez, krispetak eta bestelako gozokiak saldu ezinak eta filmak 16:00-21:00 artean soilik programatu beharrak ez die errentagarri egiten aretoak zabalik izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.