Koronabirusa

Zenbatu dituzte 793 positibo gehiago

2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Izurria kontrolatzeko egiten diren testetan 793 kasu atzeman dituzte Hegoaldeko osasun sistemek, aurreko zenbaketan baino hamalau gutxiago.Azken orduetan 56 gaixo erietxeratu dituzte Hegoaldean, eta 71 paziente ZIUn daude. Hildakoetan ere, gorakada; hiru hildakoaren berri eman dute Nafarroako osasun agintariek; hiru egoiliar hil dira Gipuzkoako zahar etxeetan, bi Araban.

Nafarroan ugaritu egin dira kasuak: 274 detektatu dituzte. Gipuzkoan, antzeko mantendu da kopurua: 190 erregistratu dituzte, bezperan baino bi gehiago. Aldiz, Bizkaian eta Araban apaldu egin da egun bakarrean atzemandako kasu kopurua: 232 izan dira Bizkaian; 85, berriz, Araban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.