Hiltzat eman dituzte Iker Bilbao eta Amaia Agirre alpinistak

Ziurtatu egin dute bi mendizaleen heriotza, eta «heriotza agiriak» sinatu, Urkulluk azaldu duenez

2023ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
BILBAO. Argentinako Gobernuak ziurtatu egin du Iker Bilbao eta Amaia Agirre euskal mendizaleak hil egin direla, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo jakinarazi zuenez. Heriotza agiria sinatu dutela zehaztu zuen, eta orain Argentinako enbaxadari dagokiola «dagozkion izapideak» egitea. Halaber, doluminak eman zizkien Bilbaoren eta Agirreren sendiei, baita euskal mendizaleei eta Euskal Mendizale Federazioari ere.

Larunbatean, El Chaltengo Sorospen Batzordeak bertan behera utzi zituen erreskate lanak. Batzordearen arabera, bi mendizaleak ez zeuden «desagertuta»: 48 ordu zeramatzaten arrail batean «lurperatuta». Azaldu zuenez, haien gorpuak bilatzeak «arrisku oso handian» jarriko zuen erreskate taldea, eta horregatik eman zuten amaitutzat operazioa.

Fitz Roy mendia eskalatu ostean izan zuten ezbeharra, mendiko glaziarrean: elur jausi batek harrapatu zituen. Josu Linaza ere haiekin zen, baina onik atera ahal izan zen, eta hark eman zuen abisua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.