Koronabirusa

Eriak eta zigor amaierakoak askatzeko esan du Belloubetek

2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
PARIS. Koronabirusaren krisiari aurre egiteko, Nicole Belloubet Frantziako Justizia ministroak agindua eman du preso eriak eta kondenaren amaieran daudenak askatzeko. Halaber, ministroak esan du agindu bera ematekoa dela hilabete baino gutxiagoko kartzelaldian diren presoei dagokienez. Prokuradoreekin hizketan ari dela jakinarazi du.

Frantziako Estatuan hiru euskal preso eri daude: Ibon Fernandez Iradi, Gurutz Maiza eta Josu Urrutikoetxea: esklerosi anizkoitza dauka Fernandez Iradik, baina joan den otsailaren 27an Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak ez zuen eten haren espetxe zigorra. Defentsak helegitea jarriko zuela esan zuen. Lannemezango (Okzitania) kartzelan dago preso. Maizak patologia larriak dauzka: ikusmena, diabetesa, hipertentsioa… Hura ere Lannemezanen dago preso. Urrutikoetxeari iazko irailean prostata ebakuntza egin zioten. La Santen dago.

Jakes Esnal, Ion Parot eta Frederic Haranburuk 30. urtea beteko dute preso apiril hasieran. Bizi guztiko kondena duten arren, haiek aske uzteko eskaera ugari izan da azkeneko urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.