Baskoniak Olympiakos hartuko du etxean

2022ko urriaren 21a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bolada bikainean dago Baskonia. Euroligan jokatu dituen hiru neurketak irabazi ditu Gasteizko taldeak, eta laugarren garaipena eskuratzen saiatuko da gaur, Buesa Arenan, Olympiakosen aurka (20:30).

Joan PeƱarroyaren esku hartzea nabarmena da taldearen jokoan, batez ere defentsan, eta hiruko jaurtiketetan oso eraginkor dabil taldea. Izar Gorriaren aurkako azken neurketan hemeretzi hiruko sartu zituzten, taldearen inoizko markarik onena. Markus Howard da horren eragile nagusia, hamazazpi hiruko sartu baititu hiru neurketetan.

Baskoniak 2011. urtean irabazi zituen azkenekoz Euroligako lehenengo hiru neurketak jarraian, eta gaur irabaziko balu, taldearen historiako hasierarik onena izango litzateke lehiaketa horretan. Olympiakos, ordea, ez da aurkari makala. Real Madrilen aurka irabazi berri dute greziarrek, eta iragan sasoian Lauko Finalera iritsi zen taldearen antzekoa daukate. Alec Peters Baskoniako jokalari ohia da berritasun bakarrenetakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.