Koronabirusa

Frantziak ez die zigorrik egokituko euskal presoei

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
BAIONA. Frantziako Gobernuak hainbat neurri onartu zituen atzo dekretu bidez, koronabirusaren krisiak sortutako egoerara egokitzeko. Justizia arloan, presoen zigorrak egokitzeko aukerak onartu dituzte, besteak beste, baina euskal presoek ez dituzte baliatzen ahalko, terrorismoaren aurkako jurisdikzioetan kondenatuak izan diren presoak neurri horietatik kanpo utzi baitituzte. «Euskal presoen egoera neurri horien aplikazio eremuan sartu behar zen», deitoratu du Bake Bideak ohar batean: «Ez dugu diskriminazio hau onartzen; zuzenbidea pertsona guziei eta egoera guzietan aplikatzera deitzen dugu. Preso horiek askatu behar dira».

Bost euskal presok 65 urte baino gehiago dituzte, eta badira patologiak dituztenak ere. «Boterea suarekin jolasten ari da», ohartarazi du Bake Bideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.