Koronabirusa

Madrilek azaldu du alarma ezar dezakeela berriz

Herritarrak kalean. EFE.
2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
MADRIL. Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak jakinarazi duenez, COVID-19aren egoera larriagotuz gero, posible da alarma egoera berriro ere ezartzea, lurraldearen zati batean edo osoan. «Nahiago nuke egin behar ez izatea, baina osasuna babestu behar dugu, eta irmoak izan; momentua iritsiz gero, gobernua erantzukizunez arituko da berriro». Hala ere, gaineratu du orain arteko fokuak «kontrolpean» daudela, eta «aurreikusitakoaren barruan».

Calvok agerraldiak egongo direla aitortu du, baina garrantzitsuena «ahalik eta azkarrena kontrolatzea» dela. Horretarako, herritarrei dei egin die sintomarik edukiz gero osasun etxeekin harremanetan jartzeko, azkar erantzutea inportantea dela gaineratuta: «Azkartasuna da garrantzitsuena». Aldi berean, orain arte Espainiako Gobernuak izan duen jarrera ere txalotu du, OMEren aholkuak «arduraz eta irmo» bete dituela nabarmenduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.