Koronabirusa

Organo emateak «ohiko erritmoa» berreskuratu du

Organo bat deskutsatzen. BERRIA.
2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan organo emateek eta transplanteek «ohiko erritmoa» berreskuratu dutela, COVID-19ak eragindako salbuespen egoeraren ostean. Adierazi duenez, pandemia garaian «presazko eta lehentasunezko egoeran dauden pazienteen arreta» bermatzea izan da helburua.

Murgak herritarrei dei egin die organo emaile ere izatera, «bizitzak salbatzen» lagundu ahal izateko. Haren arabera, orain arte neurriak hartzen aritu dira, COVID-19aren kasu posibleak «ebaluatzen eta baztertzen». Azaldu du infekziorik ez transmititzea ere lortu nahi zutela.

Emandako datuen arabera, martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartean sei organo eman ziren, eta, horri esker, hamazazpi transplante egin ziren. Maiatzaren 15etik gaur arte, berriz, bost organo gehiago eman dira, eta beste hamazazpi transplante egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.