Koronabirusa

PSEren eta EAJren «betoa» salatu dute Gipuzkoako Senideek

Senitartekoen protesta. A.C. / FOKU.
2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako Senideak elkarteko ordezkariek adierazi dute Gipuzkoako Batzar Nagusietara jo nahi zutela COVID-19ak zahar etxeetan eragin dituen arazoez mintzatzera, baina PSE-EEk eta EAJk «betoa» jarri dietela:«Lotsagarria da». Elkarteak adinekoen egoitzetako egoiliarren senitartekoak batzen ditu,eta kritikoak dira epidemian hartu diren hainbat erabakirekin. Esaterako, adinekoak bakartu egin behar izan dira egoitzetan, eta etxekoek adinekoekin harremana izateko prozedurak «homogeneizatzeko» eskatu dute. «Baina bakoitza bere erara ari da», salatu du elkarteko ordezkari Xabier Pierruguesek. Familia askok egoiliarrei buruzko informazio urria jaso dutela deitoratu dute, eta «akatsak» ere izan direla komunikatzekoorduan. Horiek zuritzera egin dela uste dute. «Ados, denok harrapatu gaitu ezusteanhonek, baina gero ez ezazu esan kudeaketa ona izan dela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.