Nadia Colhadok Lointek Gernikan jokatuko du

2020ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lointek Gernikak Nadia Colhado fitxatu du datorren denboraldirako. Brasilen jaioa da 31 urteko pibota, eta eskarmentu handiko jokalaria. Frantziako Flammes Carolo taldetik fitxatu badute ere, ondo ezagutzen du Espainiako ohorezko maila, baita Euskal Herria ere. Duela hiru sasoi IDK Euskotrenen aritu zen, eta, bertan, Endesa Ligako jokalaririk onena izendatu zuten.

Tamara Sedak, aldiz, Araskin jarraituko du jokatzen beste sasoi batez. Mozambiketarra taldeko jokalaririk baliotsuena izan zen joan den denboraldian. Sedarekin, Kutxabank Araskik jadanik hamar jokalari ditu lotuta datorren denboraldian aritzeko.

Bestalde, Baskoniak 2020-2021 sasoiko abonuetako prezioak izoztu ditu. Egoerak hala behartuta, pabiloira joateko debekurik bada, kuotaren zati proportzionala bueltatuko du Buesa Arenako taldeak. Bilbo Basketek, berriz, kontratua berritu dio beste urte beterako Tomeu Rigori. Rigoren hirugarren sasoia izango da Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.