Lan istripuek gora egin dute azken bost urteetan

2018ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
DONOSTIA. LABek 2017ko lan istripuen eta laneko gaixotasunen inguruko txostena aurkeztu zuen atzo, Donostian. 2013tik 2017ra bitartean lan istripuek eta gaixotasunek gora egin dutela salatu du sindikatuak. Izan ere, 2013tik 13.000 inguru lan ezbehar gehiago egon dira Hego Euskal Herrian. 105.374 izan ziren azken urtean. Txostena kaleratu zuten egun berean, lanean ari zen kamioilari bat hil zen Elorrion (Bizkaia), ustez arrazoi naturalengatik.

LABen arabera, egunero 289 lan istripu jazo dira 2017an, hau da, 5 minututik behin lan istripubat, eta 12 lan gaixotasun sortu ziren egunero. Hildakoak 53 izan ziren iaz, eta horietatik %40k industria sektorean egiten zuten lan. Beraz, zazpi egunetik behin istripu hilgarri bat gertatu zen. Sindikatuak «inposatutako politika neoliberalen ondoriotzat» jo ditu kopuruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.