Ludwigek irabazi du Tourreko etapa, eta Vosek segitzen du lehen postuan

2022ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Frantziako Tourrak aldeak egiteko moduko lehen etapa izan zuen atzo, lasterketako hirugarrena. Faboritoek Mutignyko aldapan gora egin zuten aldea. Epernayoko helmugan, Cecilie Uttrup Ludwigek (FDJ) irabazi zuen, eta Marianne Vosek (Jumbo-Visma) segitzen du lider. Ane Santesteban (Bike Exchange) 103. postuan dago, 13.42ra. Annemiek van Vleutenek (Movistar) 20 segundo galdu zituen, eta hamargarren dago sailkapenean, 1.14ra. Bestalde,Tadej Pocagar (UAE) Donostiako Klasikoan izango da; ez, ordea, Arkea taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.