Demarek irabazi du Suitzako Itzuliko esprinta

2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Arnaud Demarek (FDJ) esprintean irabazi zuen atzo Suitzako zortzigarren eta azken-aurreko etapa. Esprinter frantziarra Fernando Gaviria (Quick-Step) eta Alexander Kristoffi (UAE) gailendu zitzaien azken zuzengunean. Eguneko ihesaldia helmugatik 6,5 kilometrora ehizatu zuen tropelak (123 kilometroko etapa), eta buruz buruko lehian Demarek ez zuen parekorik izan.

Sailkapen nagusian ez zen aldaketarik egon, eta Richie Porte (BMC) da liderra. Irabazlea gaur erabakiko da Bellinzonan jokatuko den 34 kilometroko erlojupekoan. Portek zazpi segundoren aldea du Nairo Quintanarekin (Movistar), eta 52rena Wilco Keldermanekin (Sunweb), Mikel Landa (Movistar) zazpigarren da, 1.31ra.

Bestalde, Okzitaniako Itzuliari dagokionez, Alejandro Valverde (Movistar) da lider berria. Valverdek etapa nagusia irabazi zuen atzo, itzuliko hirugarrena, eta sei segundoren aldea du Dani Navarrorekiko (Cofidis). Gaur bukatuko da itzulia, 192 kilometro eta hiru mendateko etaparekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.