Koronabirusa

Bortxa matxisten salaketak erdira jaitsi dira alarma egoeran

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Emakundek jakinarazi du indarkeria matxistako salaketak erdira jaitsi direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan konfinamendu egunetan, aurreko bi urteetako datuekin alderatuta. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dizkie datuak, biktimentzako zerbitzuetan inplikatutako erakundeek atzo eginiko bileran.

Emakunderen arabera, oraindik denbora behar da «balorazio sendoak» egiteko eta bilakaera ikusteko, baina hainbat hipotesi dauzkate dagoeneko. Batetik, erasotzailearekin bizi diren emakumeen kasuan, salaketa jartzeko zailtasunak eta beldurra daude. Horrekin batera, kontuan hartzekoa da bizilagunak 24 orduan etxean daudela jakitea baliagarria izan daitekeela disuasiorako. Bestetik, emakume askoren kasuan, erasotzailea etxe berean bizi ez den bikotekide ohia da; beraz, bakoitza bere etxean dago konfinatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.