Koronabirusa

Bihar hasiko da errenta kanpaina Nafarroan

Elma Saiz, atzo. NAFARROAKO GOBERNUA.
2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. 2019ko errenta zergaren kanpaina hasiko da bihar, eta uztailaren 20an amaituko da. Berritasun nagusia da aurten foru ogasunak ez dituela aurretik prestaturiko aitorpenak zergapekoen etxeetara bidaliko. 200.561 aitorpen proposamen egin ditu ogasunak, baina Internet bidez baizik ezin dira onartu edo ukatu, www.errenta.nafarroa.eus helbidean. Langileen eta herritarren segurtasuna erabili ditu Elma Saiz Ogasun kontseilariak argudio gisa, baina Oscar Martinez de Bujanda zuzendariak nabarmendu du sailaren digitalizazioan urrats bat egiteko baliatzen ari direla koronabirusaren krisia. Onartu du, ordea, kezkatu egiten duela zergapeko batzuek Internet ez izatea.

Proposamena arbuiatzen dutenek edo halakorik jasotzen ez dutenek bi modu izango dituzte aitorpena egiteko. Internet bidez, Ogasun Sailaren laguntzarekin (948 106 106), edo telefono bidez (948 505 505 eta 948 505 506).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.