Koronabirusa

Bruselak dio ez duela behartuko txertoa jartzera

2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
BRUSELA. Lehengo astean Europako Batzordeko lehendakari Ursula von der Leyenek asmoa azaldu bazuen ere COVID-19aren txertoa nahitaez jarri beharra aztertzeko, orain atzera egin dute erakunde horretako buruek: txertaketari buruzkoak estatuen ardura direla esan dute, eta ez dagoela asmorik EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetarako irizpide bakar bat ezartzeko. «Ez dugu inolako proposamenik egingo alde horretatik», azaldu zuen atzo Eric Mamer eledunak, Bruselan egindako agerraldi batean. Von der Layenek esan zituenak ezeztatzeko hitzak dira. Izan ere, hark adierazi zuen beharrezkoa zela gaiari buruzko «eztabaida», eta garrantzitsua zela«ikuspegi komun» bat.

Bilera dute gaur Bruselan Europako Batasuneko osasun ministroek, eta pentsatzekoa da txertaketa derrigorrezkoaren aldeko hautuak eta proposamenak hizpide izango dituztela. EBko informazio iturriek zehaztu dute, hala ere, gai horrekin lotutako punturik ez dagoela «formalki» jasota bilerarako propio ondua duten gai zerrendan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.