Andre bat zigortu dute, legez kanpo abortatzeagatik

Berria

2017ko urriak 7
IRUĂÑEA. Iruñeko auzitegiak 900 euroko isuna jarri dio emakume bati, Tuteran (Nafarroa) legez kanpo abortatu zuelako. Epaiak dioenez, lau-bost asteko zegoela, ultzera duodenalarentzako botika bat sartu zuen baginan, abortatzeko. Erietxera eraman zuten, odola galtzen ari zela. Auzitegiak esan du bere buruari egin ziola abortua, zigor kodeko baldintzak bete gabe, eta delitua dela hori.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna