Madrilek azterketa jarri nahi du irakasle ikasketetara sartzeko

Espainiako Gobernuak 24 proposamen egin dizkie erkidegoei, batez ere irakasle ikasketei lotutakoak.

2022ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak irakasle ikasketak aldatzeko 24 proposamen egin dizkie autonomia erkidegoei eta hainbat sindikaturi. Gaur-gaurkoz, proposamen soil batzuk dira, baina, aurrera eraginez gero, Hego Euskal Herrian ere eragina izango dute, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak BERRIAri azaldu dionez.

Aldaketa garrantzitsuenetako bat Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaientzat izango da: ikasketa horietara sartzeko aparteko azterketa bat egitea proposatu du Madrilek. Probak komunikazio gaitasuna, arrazoiketa kritikoa eta gaitasun logiko eta matematikoak ebaluatu beharko ditu, baita irakasle izateko jarrerak eta konpetentziak ere. HHko eta LHko irakasle ikasketetara sartzeko ez ezik, 12 urte baino gehiago dituzten ikasleen irakasle izateko masterrera sartzeko proba bat ezartzea ere aztertzekoa dela jasotzen du.

Zirriborroak aldaketak proposatzen ditu praktiketan ere. Garrantzi berezia eman nahi diete, eta proposatu dute unibertsitateko ikasketak eta eskoletako praktikak uztartuz egin ahal izatea ikasketak. Hau da, gradu horietako ikasleek ikasketa dualak egin ahal izatea, eta horiek ordaindutakoak izatea. Gainera, hezkuntza publikoan arituko diren lehen urtean ere praktiketan egitea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.