Lointek Gernikak ondo kudeatu du nekea (76-71)

Sant Adriari irabazi dio Kalosten, eta hirugarren postuari eutsiko dio. IDK eta Araski etxean ariko dira gaur.

2019ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak bi partida jokatu ditu azken bi egunetan, eta biak irabazi ditu. Galatasarayren aurkako osteguneko balentriaren ondoren, atzo ligako partida zuen etxean Sant Adriaren aurka, eta 76-71 irabazi zion. Aurkariak adinako arriskua zuen nekeak, eta Mario Lopezen jokalariek une egokian estutu zuten, ezustekoa eragozteko. Garaipen honi esker, Gernikak sailkapeneko hirugarren postuari eutsiko dio beste astebetez.

Sant Adria mailari eusteko borrokan dago, baina lan handiak eman zizkion Gernikari. Horren erakusgarri, Berezhynskak, Gwathmeyk eta Dietrickek32 minututik gora jokatu behar izana. Azken hori izan zen saskiratzaile nagusia, 19 puntu lortuta. Sant Adriak, izan ere, ez zion ihes egiten utzi Gernikari, eta27. minutuan berdinduta zeuden bi taldeak (51-51). Orduan lortu zuten etxekoek tartetxoa irekitzea (62-56, 30. min.), baina ez erlaxatzeko modukoa. Hala ere, azken laurdenean Gernikak ondo kudeatu zuen errenta. Nacickaite lituaniarrak debuta egin zuen, eta maila onean: hamar puntu sartu zituen hamazazpi minututan, eta talde jokalari ona dela erakutsi zuen.

IDK-k eta Araskik etxean jokatuko dituzte gaur 14. jardunaldiko partidak. Donostiako taldeak Bembibre hartuko du (18:00), eta Gasteizkoak Quesos El Pastor (19:00). Bi aurkariak behetik dituzte euskal taldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.