Gastu aldaketa handiak EBren aurrekontuan

2018ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
BRUSELA. 2021-2027ko eperako Europako Batasunaren aurrekontuaren eztabaida hasiko du gaur Europako Batzordeak. Aldaketa handiak espero dira. Batetik, diru sarreren aldetik, Erresuma Batuak EB uzteak urtero 12.000 eta 15.000 milioi euro arteko zuloa eragingo duelako. Geratuko diren kideek ekarpena handitzeko proposatuko du Bruselak.

Aldaketarik handienak, ordea, gastuen aldetik espero dira. Batzordeak murriztu egin nahi ditu gaur egun diru gehien eramaten duten diru sailak, hala nola nekazaritza politika bateratua eta kohesio funtsak. Gastuaren %70 dute orain, eta %60ra jaitsi nahi du Bruselak.

Beste aldaketa handia izango da EBren funtsak baldintzekin iritsiko direla, Brusela ez dagoelako pozik errefuxiatuen krisiarekin Poloniak, Hungariak eta ekialdeko beste kide batzuek izan duten jarrera itxiarekin. Batzordearen proposamenaren arabera, haientzat diru gutxiago izango da, eta gehiago Mediterraneoko mugak etorkinei itxiko dizkietenentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.