Desagerpenen ustezko lau egile, atxilotuak Mexikon

Berria -

2014ko urriak 29
MEXIKO. Mexikoko 43 ikasleren desagerpenarekin lotura dutelakoan, lau lagun atxilotu dituzte Mexikon. Fiskalak azaldu du atxilotutakoek aitortu egin dutela bahiketan parte hartu izana. Narkotrafikoaren karteleko kide dira laurak. Bestalde, Iguala hiritik gertu hilotzez betetako beste hobi bat aurkitu dute. Ikasleak desagertu zirenetik hamar hobi aurkitu dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna