Araskik eta Gernikak galdu egin dute

2022ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. COVID-19agatik atzeratutako ligako norgehiagokak jokatu zituzten atzo Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, eta bai batak eta bai besteak galdu egin zuten.

Arabarrak izan ziren jokatzen lehenak. Pabiloi gaiztoa da Cadi la Seurena, eta arabarrek ezin izan zuten ezustekoa eman. Nahizeta hortzak erakutsi zizkioten Herrialde Katalanetako taldeari. Atsedenaldian 40na berdinduta zeuden, eta hirugarren laurdena55na amaitu zen. Etxekoek azken minutuetan lortu zuten aldea, eta ondo eutsi zioten: 67-63.

Gernikak ustez partida samurragoa zuen, Tenerife azken postuan baita sailkapenean. Baina bizkaitarrek azkenaldiko joko gorabeheratsua egin zuten, eta atsedenaldian hamar puntu atzetik zeuden:27-37. Partidari buelta eman zioten, eta luzapena behartu zuten: 61-61. Baina bisitariak berriz ere hobeak izan ziren, eta garaipena lortu zuten: 67-72.

Bestalde, Bitci Baskoniak Euroligako beste partida bat dauka gaur Asvelen etxean (Dazn, 20:00). Herenegun Efesen aurka lorturiko garaipenari segida eman nahi dio. Frantziarrek partida bat gehiago daukate irabazita, bat gutxiago jokatu eta gero. Arabarrek bi garaipenera daukate Top8a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.