Hiruk salatu du «lanean aritu behar ez zuen garraiolari bat» hil dela AP-8an

2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
DONOSTIA.AP-8 autobidea asfaltatzeko lanetan ari zen garraiolari bat bihotzekoak jota hil zen astelehenean. Hiruk jakinarazi zuenez, 54 urte zituen, Irungoa zen (Gipuzkoa), Campezo enpresakoa, eta asfaltatzeko materiala garraiatu zuenean zendu zen. Sindikatuak salatu du garraiolariak ez zukeela lanean aritu behar, asfaltatze lanak «ez direlako lehentasuneko jarduerak». Administrazioak egin ditu erantzule, «ekonomia, produkzioa langileen osasunaren gainetik jartzen dituztelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.