Araski-Gernika derbia jokatuko da gaur Gasteizen

2022ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Araski eta Gernika elkarren aurka ariko dira gaur, Mendizorrotzan, Espainiako Ohorezko Mailako 25. jardunaldiko partidan (20:30). Etxeko taldea ez dago bolada onean, azkeneko bost partidetatik bakarra irabazi baitu. Aldarte hobean ariko dira bisitariak, azkeneko bi partidak irabazi baitituzte. Lehen itzulian, Gernikak nagusitasunez irabazi zuen derbia Malosten: 69-47.

IDK-k ere gaur jokatuko du, Bembibren (Espainia), 20:00etan. Donostiako taldeak galdu egin zuen azken lehia, etxean, Gironaren aurka, baina gaur aukera du mina arintzeko, aurkaria azkena baita. Gaskan, 71-67 gailendu zitzaion.

ACB ligan, Baskoniak Bartzelona hartuko du (21:00). Azken partida galdu arren, agerikoa da Gasteizko taldeak hobera egin duela, eta uste hori indartu nahi du gaur liderra ezustean hartuta. Hirutan jokatu dute elkarren aurka sasoi honetan, eta bitan nagusitu da Baskonia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.