Erdoganek mitin bat eman du Diyarbakirren

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
DIYARBAKIR. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak mitin bat eman zuen atzo Diyarbakirren. Martxoaren 31n udal hauteskundeak egitekoak dituzte herrialdean, eta, horren harira, kanpaina egiten ari da presidentea. Kurdistango hiriburuan egindako ekitaldiak, baina, esanahi berezia dauka, kurduen kontra daraman jazarpena aintzat hartuta. HDP Herriaren Alderdi Demokratikoa PKKren adar bat dela berretsi du presidenteak.

Ostiral gauean, hain zuzen, alderdi horrek hirian duen egoitzan sartu ziren poliziak: zazpi lagun atxilotu zituzten, eta ateak eta leihoak hautsi. HDP hirugarren indarra da Turkiako Parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.