Athleticek, Realak eta Eibarrek ligako norgehiagokak dituzte gaur

2021eko ekainaren 6a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Gaur goizean jokatuko dituzte ligako partidak Athleticek, Realak eta Eibarrek. Sailkapenari begira, Realak eta Eibarrek dute zerbait jokoan. Txuri-urdinek hirugarren geratzeko dituzten aukera apurrak baliatu nahi dituzte, Real Madrilen zelaian irabazita (11:00). Eibarrek, berriz, Lehen Mailan geratzeko urrats erabakigarria egin dezake, Logroñon hiru puntuak eskuratuta. Athletic, berriz, estutasunik gabe da sailkapenean, baina ezustea eman nahi du Levanteri egingo dion bisitan (11:00). Etxekoak bigarren daude sailkapenean. Bestalde, Irene Paredesek Frantziako Liga irabazi zuen herenegun PSGrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.