Kore-eda, Mungiu eta Cronenberg, Cannesko lehian

2022ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
ZINEMA. Maiatzaren 17tik 28ra egingo dute Cannesko 75. zinema jaialdia, eta Sail Ofizialeko lehian izango diren filmen berri eman du festibalak. Horien artean daude Broker (Hirokazu Kore-eda), RMN (Cristian Mungiu), Triangle of sadness (Ruben Ostlund) eta Tori et Lokita (Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiak); aurrez Urrezko Palma irabazia dute zinemagile horiek guztiek, eta berriro ere jaialdiko sari nagusia eskuratzeko hautagaien artean egongo dira aurten.

Haiekin batera, beste zuzendari batzuen lan berrienak aukeratu ditu jaialdiak, hala nola David Cronenbergen Crimes of the Future, Claire Denisen Stars at noon, James Grayren Armageddon Time, Arnaud Desplechinen Frère et soeur eta Valeria Bruni Tedeschiren Les amandiers.

Jaialdia Michel Hazanaviciusen Z (comme Z) filmak inauguratuko du, lehiaz kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.