Alavesek 1-0 hartu du mendean Valladolid

Perez eta Rioja lehian. D. AGUILAR / EFE.
2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Iritsi da Abelardo Fernandezen bigarren aroko lehen garaipena Alavesentzat. Balio handiko garaipena, gainera. Valladolid hartu zuten mendean arabarrek Mendizorrotzan, mailari eusteko borrokan aurkari zuzen bat. Beste behin Joselu izan zen golegilea, zelairatu berri zen Martinek egindako erdiraketa on bat errematatuz (65. min.).

Goleko jokaldia izan zen partidako onena. Gainontzean, ikusgarritasun gutxiko lehia izan zen, falta eta eten askokoa. Batez ere lehen zatian, Valladoliden aldetik. Alaves askoz hobea izan zen bigarren zatian. Gehiago jokatu zuen espainiarren zelaian. Azken txapan aldea handitzeko aukera izan zuen, baina ez zuen asmatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.