Athletic Kopako final-laurdenetan sartu da

2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Sufrituta, baina Madrili 0-1 irabazi ostean, Espainiako Kopako final-laurdenetan izango da Athletic. Hobeto hasi zuen partida etxeko taldeak, eta gertu izan zuen gola, baina hamalaugarren minutuan aurreratu zen Iraia Iturregiren taldea. Baloi luze batekin kontraerasoa egitea lortu zuen Athleticek. Madrileko atzelariak lekuz kanpo harrapatu zituen Bizkaiko taldeak, eta atezainari izkin egin eta gero, sareetara bidali zuen baloia Clara Pinedok.

Bigarren zatian golaren bila zelairatu zen Madril, eta aldaketak ere helburu horrekin egin zituen entrenatzaileak. Aukera mordoa izan zituzten etxeko taldeko aurrelariek markagailuan berdinketa ezartzeko, baina ondo aritu zen Athleticeko atzeko lerroa.

Athleticekin batera, hurrengo fasera sailkatu dira Granada, Sevilla, Atletico Madril, Alhama, Granadilla eta Real Madril. Bartzelonak ere irabazi egin zuen bere partida, baina Osasunak helegitea aurkeztu du Bartzelonak araudia urratu baitzuen. Bartzelona zigortuko balute, Osasuna sailkatuko litzateke hurrengo fasera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.