Gaur hasiko da zentsurari eta literaturari buruzko kongresua

Hizlari ugari ariko dira Donostiako Miramar jauregian; erakusketa bat ere zabaldu dute, Koldo Mitxelenan

2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
LITERATURA. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan EHUko ikerketa taldeak antolatuta, Zentsura eta literatura: memoria eztabaidatuak kongresua egingo dute gaur eta bihar, Donostiako Miramar jauregian. Ardatz nagusia literatura izango da, baina beste kultur adierazpideetan zentsurak izandako ondorioei ere helduko diete parte hartuko duten adituek.

Gaurko eguna «Iberiar penintsulako naziotasunetako kulturetako zentsura» aztertzeari eskainiko diote; hau da, katalanez, galegoz, gazteleraz eta euskaraz sortzen duten esparruetako kasuak izango dituzte hizpide Euskal Herriko eta nazioarteko 25 ikerlarik. Bihar, berriz, Joan Mari Torrealdairi omenaldia eginez hasiko dute eguna. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, hark ikertu du sakonen euskal kulturgintzan izaniko zentsuraren eragina. Haren ondoren hitza hartuko duten zazpi adituek euskal kulturgintza eta zentsura izango dituzte aztergai, hainbat arlori erreparatuz.

Jardunaldien osagarri, Debekatuak baina ez ahaztuak erakusketa ikusgai dago atzotik Koldo Mitxelena kulturunean. Ismael Manterolak eta Alex Gurrutxagak egin dituzte komisario lanak, eta Espainiako Estatuaren zentsura instituzionalak euskal kulturgintzan izan duen eraginaren argazki bat eskaintzea du xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.