Albistea entzun

Iñaki Artolak jokatzea nahi du Jokin Altunak: «Merezi du»

Amezketako aurrelariak esan du okerrena ez dela atzerapena, baizik eta aurkaria zein izango den ez jakitea

Berria -

2021eko ekainak 10

PILOTA. Egunak aurrera doaz, eta oraindik argitzeko dago ea Iñaki Artola garaiz osatuko den buruz buruko finala jokatzeko. Astebete darama tratamendua hartzen eskuin sorbaldaren atzealdeko muskulu zabalean duen lesioa sendatzeko, baina ikusteko dago hilaren 20an jokatzeko moduan egongo den edo ez. «Ahal duten gehien» saiatuko dira aukerari eusten. Osatuko ez balitz, Beñat Rezustak ordezkatuko luke.

Bitartean, finala prestatzen ari da Jokin Altuna. Entrenatzen ari da, eta joan den igandean binakako partida bat jokatu zuen. Argia da helburua: sasoiari eustea. Atzo Bilbon entrenatu zen, Victor Estebanekin, eta amaieran esan zuen Artolak jokatzea nahi duela: «Merezi du, eta justuena litzateke. Berak izango du azken erabakia, eta ez da erraza izango hartzea». Baina berehala azpimarratu zuen bere lanean duela arreta osoa, bestea ez baitago bere eskuetan. Azaldu zuenez, okerrena ez da finala astebete atzeratzea, baizik ez jakitea noren aurka ariko den. «Oso ezberdina da Iñakiren edo Beñaten aurka aritzea».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jokin Altuna eta Beñat Rezusta, finalerako pilotak aukeratu berritan, atzo, Bilboko Miribilla pilotalekuan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Zain egon dira, baina ez geldi

Julen Etxeberria

Jokin Altunak eta Beñat Rezustak azpimarratu dute Iñaki Artolaren erabakiaren zain egon diren arren «egoki» egin dituztela egin beharreko lanak, eta «ondo» iritsiko direla igandeko buruz buruko finalera
Wass eta Thorgan Hazard jauzi betean, bietako nork joko baloia buruz, atzoko partidan. ©WOLFGANG RATTAY / EFE

Artelan lapurtu bat

Aitor Manterola Garate

Danimarkak galdu egin du Belgikaren aurka (1-2), sekulako jokoa egin arren. Historia errepikatu da: ikusgarri bai, baina irabazi ezin

Iragan urtean Getarian jokatutako ETE ligako estropada. Bihar ekingo zaio aurtengo sasoiari, Pasai San Pedron. ©GORKA PEÑAGARIKANO

Olatu zulotik olatu gainera

Jon Ander De la Hoz

Tolosaldeak eta Zarautzek bihar hasiko dute ETE liga. Tolosarrak txapeldun izan ziren iaz, eta xede bera dute aurten. 'Enbata' berriz uretaratuko da, eten baten ostean.

Iñaki Artola eta Iñigo Simon medikua, atzo, Mikel Sanchezek Gasteizen duen kontsultatik irten berritan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Indartuta irtengo naiz»

Julen Etxeberria

Iñaki Artola ez da osatu, eta uko egin dio igande honetan buruz buruko finala jokatzeari. Beñat Rezusta ariko da haren ordez, Jokin Altunaren aurka

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna