Baskoniak 70-69 galdu du Real Madrilen aurka

Dusko Ivanovic, atzo. S. MARISCAL / EFE.
2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak oso gertu izan zuen atzo Real Madrilen kantxan ezustekoa ematea, baina azkenean, 70-69 galdu zuen. Gasteiztarrek oso itxura ona eman zuten neurketa osoan, eta estu hartu zuten etxeko taldea. Hala, partida amaitzeko bost segundoren faltan 69na berdinduta ziren bi taldeak. Baina Stauskasek falta inozoa egin zion Campazzori, eta argentinarrak jaurtiketa libre bat sartu zuen, eta bestea nahita huts egin. Xengeliak hartu zuen errebotea, baina ez zuen asmatu urrutitik. Hortxe amaitu zen lehia.

Bestalde, Delteco Gipuzkoa Basketek lehen aldiz irabazi zuen atzo Asturiasko Printzesaren Kopa, Valladoliden (Espainia) jokatutako finalean etxeko taldea 55-62 mendean hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.