Koronabirusa

EHUk «arduraz» jokatzeko eskatu du

2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Hego Euskal Herriko barrualdeko leku gehienetan bezala, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ere maskara jada ez da derrigorrezkoa. Hala ere, unibertsitateak gomendatu du maskara «arduraz» erabiltzeko EHUren barneko guneetan, 2021-2022ko ikasturtea amaitu arte bederen. Barruko gune komunetarako da aholkua, distantzia eta «aireztapen egokia» bermatu ezin denerako.

Maskara derrigortuko ez badute ere, bestelako segurtasun neurriei eutsi asmo die EHUk. Hala adierazi du ohar bidez: «Euskal unibertsitate publikoak lokalen eta barruko gelen aireztapenerako indarrean dauden protokoloei eusten die, baita higieneari dagozkion neurriei ere».

Gaurkoz, ez dute zehaztu langileek maskara jantzi beharko duten. Osasun agintarien esanen eta argitaratuko dituzten arauen zain daude. Horiek aztertuta, ez dute baztertu kasu batzuetan maskara derrigortzea: «Unibertsitateak lanpostu, funtzio edo egoera pertsonal jakin batzuetan maskara erabiltzea erabaki ahal izango du, kasu bakoitzean aplikatzekoa den laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideei jarraituz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.