Hitzarmen bat egin dute justizia euskalduntzeko

2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Abokatu eta prokuradore izateko azterketak euskaraz egin ahalko dira hemendik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen aukera hori bermatzen duen hitzarmena. Hain justu, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Justizia Ministerioaren artean sinatutako akordioari esker, bermatu egingo da abokatu eta prokuradore izan nahi dutenei azterketa euskaraz egiteko aukera. Akordioaren arabera, azterketara aurkezten direnek berdin egin ahalko dute euskaraz edo gazteleraz. Eusko Jaurlaritzako itzulpen zerbitzuek egin beharko dute azterketaren euskarazko itzulpena, eta Madrilek azterketa bi hizkuntzetan egiteko aukera bermatu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.