Koronabirusa

Omikrona Europan hedatzen ari da

2021eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
BRUSELA. «Hasieran jakinarazitako kasuak bidaiekin lotuta zeuden arren, gaur egun gero eta kasu gehiago Europan atzeman direla jakinarazi da», ohartarazi zuen atzo, COVID-19a eragiten duen omikron aldaera hizpide, ECDC erakundeak, Europan gaixotasunak kontrolatzen dituenak. Areago, gogora ekarri zuen kasu positiboak birusaren zer aldaerak eragindakoak izaten diren jakiteko sekuentziatu egin behar izaten direla laginak, moteldu egiten duela horrek prozesua, eta ondorioz uste dutela aldaera horren «transmisio komunitarioa etengabea izan daitekeela dagoeneko». Adierazi dute jakin dituzten kasuen %70 Europan izan diren kutsatzeen ondorio izan direla jada: ez dira kanpotik heldu. ECDCk esan du haiek aztertu dituzten kasuetan ez dela egon sintoma larridunik. Atzo, bestalde, Erresuma Batuak omikron aldaeraren ondorioz eritutako paziente baten heriotzaren berri eman zuen, eta Londresen atzematen dituzten kasuen %40 inguru aldaera horrek eragindakoak direla onartu zuen Boris Johnson lehen ministroak. «Tamalez, omikron ospitaleratzeak eragiten ari da, eta oraingoz heriotza bat ere eragin du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.