Eusko Jaurlaritza eta Urtaran, aurrez aurre tranbiagatik

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ika-mika sortu du Gasteizko tranbia Zabalgana auzora zabaltzeko egitasmoak. Eusko Jaurlaritzak ondu duen azterlanak muzin egin die Gasteizko Udalak egindako eskariei, eta horrek haserretu egin du Gorka Urtaran alkatea. Hiriaren erdigunea Zabalgana auzoarekin lotzeko Jaurlaritzak proposatu duen ibilbideak Abendaño, Adriano VI.a eta San Martin kaleetatik igaroko da. Ibilbide hori hasieratik baztertu zuen Gasteizko Udalak, hiria zatitzen zuelako eta herritarrengan eragin handia izango zuelako. Eusko Jaurlaritzak, ordea, ez du Gasteizko Udalaren iritzia aintzat hartu proposamena egitean. Suminduta mintzatu da Urtaran: «Ez gaude ados proiektuarekin, ez mamian eta ez formetan». Proposamena bertan behera uzteko eskatu dio Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuari. Gasteizko udal gobernuko bazkide PSE-EEren izenean, Maider Etxebarria lehen alkateordeak «lasaitasuna» eskatu du, eta Jaurlaritzaren lana «errespetatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.