Ana Belen Jimenezen senarra kartzelara bidali dute, hura hil izana leporatuta

Berria -

2017ko urriak 7
GASTEIZ. Ana Belen Jimenez hiltzea egotzita atxilotu zuten haren senarra, eta epaileak kartzelara bidali zuen atzo. Polizia iturrien arabera, aitortu egin du Lantarongo etxean (Araba) hil zuela andrea, eta autoan eraman zuela Miranda Ebrora (Burgos, Espainia). Gasteizko Mercedesen lantegian protesta egin zuten atzo; hango langilea zen gizona. Ikerketaren arabera, emaztea hil ondoren hara joan zen lanera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna