Bilbo Basketek lehen garaipena lortu nahi du gaur

Ondrej Balvin, defenditzen. A. D. / EFE.
2020ko urriaren 3a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Retabet Bilbo Basketek gaizki ekin dio sasoiari: hiru partida jokatu ditu, eta hirurak galdu ditu. Horren ondorioz, azkena da sailkapenean. ACB liga hasi besterik ez da egin, baina bilbotarrek lehenbailehen hasi behar dute irabazten, zalantzak eta nerbioak areagotu ez daitezen.

Gaur eten dezake bolada txarra, baina aurkari gaiztoa etorriko da bisitan Miribillara (18:00): Obradoiro. Ustez, mailari eusteko lehian ariko zen Galiziako taldea, baina bikain hasi da, jokatu dituen hiru norgehiagokak irabazi baititu: Fuenlabrada, Manresa eta Betis hartu ditu mendean. Beraz, oso bestelako bolada daramaten bi talderen aurkako lehia izango da.

Espainiako Ohorezko Mailan, berriz, Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek jokatuko dute gaur. Biek lan bera egin dute orain arte: partida bat irabazi dute, eta beste bat galdu. Gaur, bigarren garaipena lortu nahiko dute. Arabarrek Quesos El Pastor hartuko dute (18:00), eta gipuzkoarrek Ensinori egingo diote bisita (19:15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.