Koronabirusa

Birusaren Indiako aldaera, Akitania Berrian

Testak laborategian. G. F / IPARLA.
2021eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
BORDELE. Eskualdeko Osasun Agentziak atera du berria argitara: koronabirusaren Indiako aldaerari dagozkien hiru kasu atzeman dira Akitania Berria eskualdean. Bi Lot eta Garona departamenduan detektatu dituzte; bestea, Bordelen, Girondako departamenduan. Aldaera hori duten hiru herritarrak Indiara joan ziren berriki. Hirurak bakartuak dira, eta hurbileko diren beste hamar pertsona ere bakartu dituzte.

Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendari Benoit Elleboodek kezka adierazi du. Ordea, segurtatu du kasuak «kontrolatuta» daudela dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.