Baskoniak 95-90 hartu du mendean Panathinaikos

2023ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Asteartean Milanen galdu ondoren, 95-90 irabazi zion atzo Baskoniak Panathinaikosi Buesa Arenan. Zaleen aupada baliatu zuten bigarren laurdenean hamabi puntuko errenta eskuratzeko, eta bigarren zatian aurretik izan ziren une oro. Garaipenarekin Euroligako aurreneko zortzi taldeen artean jarraituko dute .

Bestalde, ACB ligan, Galiziara egingo du bidaia Bilbo Basketek. Fontes do Sar-en arituko da Obradoiroren aurka. Espainiako Ohorezko Mailan, berriz, gaur arituko dira hiru euskal taldeak. Araski Madrilen arituko da, eta Leganes izango du aurkari (19:00). Gernikak eta IDK-k, berriz, euskal derbia jokatuko dute Malosten (20:00). Hiru euskal taldeen artean bi garaipeneko aldea besterik ez dago, eta hirurek sasoi amaierako kanporaketetan izatea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.