Inoizko labar arte figuratiborik zaharrena aurkitu dute Indonesian, Sulawesi irlan

Indonesian topatutako marrazkia; 45.500 urte ditu. MAXIME AUBERT HANDOUT / EFE.
2021eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
LABAR ARTEA. Indonesiako eta Australiako arkeologo talde batek duela 45.500 urteko urde baten marrazkia aurkitu du Indonesiako Sulawesi uharteko leize batean. Science Advances aldizkarian arkeologoetako batek azaldu duenez, inoizko labar arte figuratiborik zaharrena izan daiteke —orain arte ezagutzen zen zaharrena duela 43.900 urteko ehiza eszena abstraktu bat zen, iaz uharte berean arkeologo talde berak aurkitutakoa—. Txerrien familiako sus cebrifrons bat da margotuta aurkitu dutena, txerri garatxodun ere esaten zaiona. Leize-zuloko marrazkikoa gandor gorri batekin ageri da, eta begien aurrean bi garatxo dauzka, urde horren helduaroaren ezaugarri bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.