Osakidetzako auziarengatik beste hiru oposiziogile ikertzeko eskatu du ESK-k

2020ko irailaren 3a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Lekuko gisa deklaratzen ari diren hiru oposiziogile ikertzeko eskatu du ESK sindikatuak, Osakidetzako 2016-2017ko LEP lan eskaintza publikoetan onuradunak izan zirelakoan. Lehiaketa horietan izandako iruzurra aztertzen ari da Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegia, eta datorren astelehenera bitarte hamasei lagunen testigantzak entzungo ditu epaileak. ESK-k eskatu du anestesia espezialitateko hiru oposiziogile ikertzeko: «Gure ustez, klientelismo sare horren onuradun izan dira, eta, haien ekintzen bitartez, sare hori iraunarazi dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.