Pello Bilbao nagusi Alpeetako Tourrean

2022ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Sasoi bikainean dago Pello Bilbao (Bahrain). Hori erakutsi zuen, besteak beste, Euskal Herriko Itzulian, eta gauza bera erakusten ari da Alpeetako Tourrean: Gernikako txirrindulariak irabazi zuen atzo bigarren etapa, eta lider jarri da. Herenegungoan ere bigarren amaitu zuen Bilbaok, Geoffrey Boucharden atzetik (Ag2r).

Azken hogei kilometroetako jaitsieran ahalegin handia egin behar izan zuen Bilbao eta Mikel Landa buru zituen taldeak. Kostata harrapatu zituzten ihes eginda zihoazenak, Pavel Sivakov (Ineos) eta Michael Storer (FDJ). Behin haiek harrapatuta, Bilbao izan zen azkarrena azken metroetan. Landak zortzigarren amaitu zuen.

Gaur jokatuko da, berriz, Fleche Wallonne klasikoa. Bertan zazpi euskal herritarrek hartuko dute parte: Alex Aranburuk, Gorka Izagirrek eta Oier Lazkanok (Movistar);Jonathan Castroviejok eta Omar Frailek (Ineos); Ion Izagirrek (Cofidis); eta Ane Santestebanek (Bike Exchange).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.