Koronabirusa

Bizkaiko hogei zahar etxetan dute jada koronabirus kasuren bat

2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, hogei dira guztira koronabirus kasuren bat duten lurralde horretako zahar etxeak. 155 daude orotara Bizkaian, 10.748 egoiliarrentzat dute tokia, eta, langileen eta egoiliarren artean, 45 lagun dira positibo eman dutenak —horietatik 33 dira egoiliarrak, hamabi dira langileak, eta beste 52 langile bakarturik daudela jakinarazi dute—. Goraka doa kopurua zaharren egoitzetan. Gipuzkoan ere berritu dituzte datuak: 35 kasu positibo. Araban ere bai: 22 dira positiboak orain.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.