IDK eta Gernika final-laurdenetan bota dituzte kalera

Yurena Diaz (IDK), atzo. DAVID SUBIRANA.
2022ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bukatu zaie denboraldia IDK Euskotreni eta Lointek Gernikari. Izan ere, Ohorezko Mailako titulurako kanporaketetan, final-laurdenetan galdu zuten atzo; gipuzkoarrek Gironaren aurka (67-54), eta bizkaitarrek Perfumerias Avenidaren kontra (73-43). Bigarren partida zuten atzo bi taldeek, eta, bigarrenean ere galdu egin zutenez, lehiaketatik kanpo geratu dira.

Donostiako taldeak alde txikia eraman zuen kontra Katalunia aldera, bost puntugatik galdu baitzuen etxean, baina aukera zipitzik ere ez zuen izan atzo. Lehen zatian erabaki zen partida (38-20). Bigarrenean, hobeto moldatu zen Azu Muguruzaren taldea, baina erabakita zeuden partida eta kanporaketa.

Gernikak are zama astunagoa zeraman Salamancara (Espainia), 70-85 galdu baitzuen etxean. Zama gaindiezin bilakatu zion aurkariak hasieratik, lehendabiziko laurdeneko emaitza ikusita (23-6). Ezusterik ez zen izan, beraz, bi kanporaketetan: ligako lehenak (Perfumerias) eta hirugarrenak (Girona) irabazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.