Bera Berak derbia irabazi dio Zuazori (23-19)

Eli Cesareo Bera Berakoa. G. R. / FOKU.
2019ko irailaren 8a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Iragarpenak bete ziren atzo Bidebieta kiroldegian, Super Amara Bera Beraren eta Zubileta Evolution Zuazoren arteko derbian, eta Donostiako taldearentzat izan zen garaipena: 23-19. Espainiako Ohorezko Mailako lehen jardunaldia zen. Beraz, Bera Berak ondo ekin dio ligari. Zuazo, aldiz, galduz hasi da, baina barakaldarrek itxura oso ona eman zuten atzo, nor baino nor gehiago aritu baitziren norgehiagoka osoan, nahiz eta aurkaria koska bat gorago egon. Manuela Pizzo nabarmendu zen Bera Beran, sei gol sartuta. Zuazon, berriz, Alba Sanchez izan zen onena, bost gol sartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.