Kontrol gehiago egingo dituzte errepideetan

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Alarma egoera ezartzen duen dekretuaren arabera konfinamendua nork bere etxean egin behar duela gogorarazi zuen atzo Ertzaintzak, eta nabarmendu debekatuta daudela aisialdirako eta bigarren etxebizitza batera joateko mugimenduak. Horregatik, zubia dela eta, Ertzaintzak eta udaletako poliziek kontrol gehiago ezarriko dituzte errepideetan eta garraio publikoan.

Ez da hori Ertzaintzak hartuko duen neurri bakarra. Komunikatu batean adierazi duenez, ertzainek aukera izango dute errepideak ixteko eta ibilgailu jakin batzuen sarbideari murrizketak ezartzeko, betiere segurtasun edo osasun publikoko arrazoiak direla medio. Gidariei bidaia justifikatzeko arrazoi bat eskatuko diete, Ā«egiaztatuĀ» daitekeena. Ibilgailuan gehienez bi lagun joan daitezke. Hala egiten denean, bigarren bidaiariak atzealdeko eskuineko eskerlekuan jarri beharko du, ezarritako segurtasun distantzia errespetatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.