Duncan Campbellen saiakera filmikoak irabazi du Turner saria

Berria -

2014ko abenduak 3
ARTEA. Duncan Campbell irlandarraren It For Others 54 minutuko pelikulak irabazi du Turner saria; arte garaikideari dagokionez Erresuma Batuko entzutetsuena. Egilearen beraren esanetan, «saiakera filmiko bat» da filma, eta dantza, Afrikako artea eta marxismoa konbinatzen ditu. Horren bidez, esperientzia bisual askotarikoek objektu artistiko bat baloratzerakoan daukaten garrantziaz hausnartu nahi du. 42 urte dauzka egileak, eta, epaimahaiaren esanetan, «ezin eutsizkoa» da haren lana. 31.500 euro jasoko ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna