Bizkaiko oposizioak aldaketak eskatu dizkio Rementeriari

Batzar Nagusiek osoko bilkura egin dute Gernikan, eta ahaldun nagusiak hainbat egitasmo iragarri ditu

2021eko irailaren 30a
00:00
Entzun
GERNIKA-LUMO. Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak zenbait berrikuntza egingo dituztela iragarri zuen atzo Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikan eginiko osoko bilkuran; besteak beste, Bizkaia Dorreko ikerketa eta ekintzailetza zentroak 2022ko irailean abiatuko direla. Oposizioak, aldiz, norabidea aldatzeko eskatu zion diputazioari (EAJ eta PSE), bai eta «erreforma sakonak» egiteko ere «datozen erronkei aurre egiteko».

Martxan nahi dituen hainbat egitasmo zerrendatu zituen Rementeriak, hala nola Urdaibain Guggenheim museo bat egitea; aldiz, ez zuen baieztatu Galdakaotik Usansoloko ospitalera metroa egingo duenik. «Proiektu guztiak COVID-19aren aurretik egindakoak dira, eta bat bera ere ez dafuntsezkoa Bizkaiko biztanleentzat», esan zion Bea Ilardia EH Bilduko bozeramaileak; zaintzaren arloan «negozioa sustatzea» ere leporatu zion. Eneritz de Madariaga Elkarrekin Ahal Dugu-ko eledunak ere salatu zuen «erantzun eraginkorren falta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.