Wout van Aertek irabazi du Milan-Sanremo

2020ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Wout van Aert (Jumbo) ikusgarri dabil lehiari ekin zitzaionetik. Bi klasiko handi jokatu dira, eta biak irabazi ditu: duela astebete, Strade Bianche, eta, atzo, Milan-Sanremo. Van Aert Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) iazko irabazleari gailendu zitzaion esprintean, biek Poggion erasoa jo eta gero. Haien atzetik sartu zen talde nagusia, eta, bertan, onenekin egon zen Alex Aranburu (Astana), zazpigarren postuan helmugaratuta.

Poloniako Itzulian, berriz, Remco Evenepoelek (Deceunick-Quick Step) beste erakustaldi bat eman zuen. 50 kilometroren faltan jo zuen erasoa, eta bakarrik iritsi zen, Fabio Jakobsen taldekideari garaipena eskainiz. Lider jarri zen, eta, ondo bidean, itzulia irabaziko du gaur, ia bi minuturen aldea baitu. Richard Carapaz (Ineos) liderra erori egin zen.

Azkenik, L'Aingo Itzulian, Primoz Roglicek (Jumbo) irabazi zuen bigarren etapa, eta lider jarri zen. Egan Bernal (Ineos) iritsi zen haren atzetik. Nagusian, hamar segundo daude esloveniarraren eta kolonbiarraren artean. Gaur amaituko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.